Elikadura-produktua
Nutrizio-maila handiko animalientzako elikagaia
- Gure jarduera Tenebrio Molitor espeziearen hazkuntzan oinarritzen da, irinaren harra bezala ezagutzen dena, animalientzako elikagai eta kalitate handiko ongarri gisa erabiltzen den nutrizio-maila handiko proteina.
- Tenebrio Molitor harra baserriko intsektu bat da, “superelikagaitzat” jotzen dena. Intsektu honek abeltzaintza-kontzeptu berri bat dakar, bihurketa- eta errendimendu-indize handiagoak dituena.
- Inguremenean oso eragin positiboa sortzen dugu. Lurretik datorrena bertara bueltatzen dugu.
- Ahalik eta gehien aprobetxatzen dugu ur litro bakoitza, elikagai gramo bakoitza, metro karratu bakoitza.
- Jaurrietan egiten dugu, Zaraitzu Ibaxan, Iratiko oihanaren ondoan eta Nafarroako Pirinioetan bertan. Ekonomia zirkularrean eta gure errealitateari, espazioari eta bertako biztanleei lotutako etorkizuneko ekonomian sinesten dugu.
Nola egiten dugu lan Molitor Tenebrioarekin?
- Gure harrak inguruko patataz eta zerealaz elikatzen dira, hauek dira haien hidratazio-iturria.
- Hiru hilabeteko zikloa, arrautza bota eta larba bihurtzen denetik kakalardo bihurtzen den arte. Ekoizpen-prozesuak bost hilabete irauten du: arrautza hazteko lehen hilabetea, bi hilabeteko larba moduan eta bi hilabeteko kakalardo moduan.

- Larba: gaur egun 125 kilo Tenebrio Molitor ekoizten dira astero. Oso elikagai proteikoa eta ekologikoa da, arrain, oilo eta beste hegazti, anfibio eta narrastientzat aproposa. Proteina iturri handia da. Larbaren %45 ura da, %23-25 proteina, %13 gantz-azidoak eta gainerako bitaminak.
- Pentsu arruntarekin nahasten da, pentsua baino gehiago kostatzen den osagarri batez ari baikara. Pentsu arruntarekin nahasten da, pentsua baino gehiago kostatzen den osagarri batez ari baikara. Gure bezero nagusietako bat “Trucha Banka” arrain-haztegia da, Nafarroa Beherean dago, Pirinioen beste aldean, eta produktuaren kalitatea eta MOLITORek ematen duen ekarpen ekologikoa eta zero kilometrokoa baloratzen ditu: askoz ere naturalagoa baita arrainek zizareak jatea beste irin mota batzuk baino.